Partekatu

sr

Donosti Cup-eko taldeen zozketa iriastear dago!

Ostiral hontan, ekainak 9an taldeak haien aurkariak ezagutuko dituzte. 

6 de Ekaina de 2023

Donosti Cup iristear dago eta ekainak 9 ostirala, egun erabakigarria izango da parte hartzen duten talde guztientzat! Egun horretan taldeen zozketa burutuko da. Zozketa honi esker taldeak haien aurkariak nor diren jakingo dute lehiaketaren lehenengo fasean. 

Donosti Cup-ak, ekainaren 3tik ekainaren 9ra egingo denak, munduko ehundaka talde elkartuko ditu titulua lortzeko borroka trinko batean. Multzoak normalean, 4 talderekin osatuko dira, eta horietako talde bat behintzat atzerriko talde bat izango da. Munduko herrialde desberdinen gaitasun eta jolasteko estilo modu desberdinen nahasketak, futbol-ikuskizun ahaztezina izango den itxura du. 

Zalantzarik gabe, taldeko jokalariak oso gogotsu daude haiek aurkariak ezagutzeko eta estrategiak planifikatzeko. Garaitu beharreko taldeen hartean hurrengo hauek aurki ditzazkegu: Real Sociedad, Newcastle, Sporting de Portugal y SL Benfica, Orlando Pride, Club Deportivo Olimpia edo FC Metallurg. Izen oneko talde hauek, haien herrialdeko goreneko ligetatik datozenak, garaitzeko zailak izango dira. 

Datorren asteetan multzoen faseko eta finaleko faseko egutegiak argitaratuko dira. Egutegiari esker, taldeek zelaiak eta ordutegiak ezagutzeko aukera edukiko dute, haien logistika planifikatu eta ondo prestatu ahal izateko. 

Donosti Cup, bere konfrontazio zirraragarriekin eta lagun eta esperientzia paregabeak sortzeko aukerarekin, parte hartzen duten futbolari gazte guztien bizitzan aztarna ezabaezina uzten duen ekitaldia da. Urtero, txapelketak prestigioan hazten jarraitzen du eta munduko bazter guztietako talentu berriak deitzen ditu.

Kontu erregresiboa hasi da eta ekainaren 9ko, ostiraleko, multzoen zozketa izango da Donosti Cupeko titulurako borrokan zein talde gurutzatuko diren zehazteko lehen pausoa! Irrikaz gaude sortuko diren lehia zirraragarriak ezagutzeko eta etortzeko dauden pasioz eta trebetasunez betetako partidak ikusteko.

Taldeak info.donosticup.com webgunean edo txapelketaren app ofizialean kontsultatu ahal izango dira.

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO