Partekatu

inag

Salgai daude Inaugurazio Ekitaldirako sarrerak!

Inaugurazioa uztailaren 4an izango da, astelehena, 21:30tan Reale Arenan. Bertan klub partehartzaile guztien desfilea egingo da.

20 de Ekaina de 2022

Donosti Cup Inaugurazio Ekitaldia, zalantzarik gabe, asteko ekitaldirik garrantzitsuena eta zirraragarriena izaten da. Ordubete inguruko ikuskizuna da, 15.000 pertsona baino gehiago biltzen dituena, oso giro berezia sortuz.

Ekitaldiaren ardatz nagusia klub parte-hartzaile guztien desfilea da. Musika emanaldiak, omenaldiak, dantzak eta su artifizialak ere izango dira. 

Sarrera doakoa dajokalari, entrenatzaile eta txapelketaren bitartez erreserba egin duten pertsona guztientzat. Gainerako ikusleentzat, honako esteka honetan jarri dira sarrerak salgai.

Sarrerak ez dira zenbakituak eta online nahiz fisikoki erosi ahal izango dira ekitaldiaren aurreko egunetan Reale Arenako leihatiletan.

Prezioak honako hauek dira:
. 3 urtetik beherakoak: sarrera doan.
. 4-15 urte: 5 €
. Sarrera orokorra (15 urtetik gorakoentzat): 12 €
. Premium sarrera: 20 €

Bestalde, Realarekin lortutako akordio bati esker, bazkideek 7 euroko prezio berezia izango dute.
 

Azken ordua

Babesle ofizialak

LaLiga rural kutxa Carza

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Puma Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan ABS ILUMINACION

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Around Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo