Koronabirusari buruzko informazioa


Atal honetan, aldian-aldian eguneratuko dugun koronabirusari eta txapelketa seguru bat eskaintzeko hartuko ditugun neurriei buruzko informazioa zehaztuko da.

Behin baino gehiagotan adierazi dugun bezala, parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna da eta izango da gure lehentasun nagusia. Hori dela eta, etengabe egongo gara harremanetan Euskadiko osasun-agintariekin, uneoro egiten dizkiguten gomendioak jarraitu eta aplikatzeko.

Azken asteetan, osasun-egoera hobetzen ari da herrialde gehienetan, eta horrek neurri batean baikorrak izatera gonbidatzen gaitu, nahiz eta logikoki oraindik alde handia dagoen aurretik.

Txertaketa-erritmoa desberdina izaten ari da mundu osoan, baina garrantzitsuena da herrialde gehienetan jada nabaritzen ari direla lehen txertoen ondorioak, eta kutsadurak izugarri jaitsi direla adineko pertsonengan. Gainera, apirilean txertaketa-erritmoa ugaritzea espero dute, eta horrek kutsatzeak are gehiago murriztea ahalbidetuko du.

Donosti Cup-etik urratsak ematen jarraitzen dugu txapelketa aurreikusitako egunetan eta ahalik eta berme handienarekin egin ahal izateko.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu 2021 Donosti Cup-ari dagozkion kuota guztiak itzulgarriak izango direla. Hau da, edozein arrazoirengatik inskribatutako ekipo batek inskripzioa ezeztatu nahi badu, egin ahal izango du eta egindako ordainketa guztiak berreskuratu ahal izango ditu. Aurten 2020 Donosti Cup -a bertan behera utzi behar izan dugu, eta kuotak itzultzea eskatu zuten talde guztiek arazorik gabe jaso zituzten.

Informatzen jarraituko dugu.

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO