14
Donosti cup

Zure izen-emateak kontsultatu

Donosticupwww.donosticup.com

Donosti Cup Fundazioa

5 ABE.

Donosti Cup Fundazioa helburu lagaezin batekin jaio zen: kultur eta arraza desberdinetako gazteak beraien esperientziak trukatzea futbolaren bitartez lortzea. Horretarako, urtero, txapelketara garapen bidean edo leku behartzuetako taldeak gonbidatzen ditu, beraien alojamendua, garraioa eta mantenua finantziatuz.

Gobidatutako klubak hautatzeko, jasotako eskaera guztiak aldez aurretik aztertzen dira, eta beraien artean aportazio social handiena edo bizitzen diren sozietate orokorrean eragina gehien izango dituztenak hautatzen dira.

Ekimen honi esker, Donosti Cup-ean ondorengo herrialdetako klubak parte hartu dute: Senegal, Nigeria, Kolonbia, El Salbador, Guatemala, Ukrania, Errusia, Errumania, Uganda, Mozambike, Etiopia, India eta Palestina.

2008. urtean, Donosti Cup- Margariata de Borbon Infantaren eskutik UNICEF NAZIOARTEKO SARIA jaso zuen kirolaren bitartez haurrekin egiten duen lanagatik.

Aurten, Donosti Cup Fundazioak proiektu mota honetara zuzendutako funtsak bikoiztu ditu, eta honi esker, talde kantitate gehiago gonbidatu ditu txapelketara, lau hain zuzen ere:

Scholar Home Academy (Nepal): Scholar Home Academy lehen ordezkari nepaldarra izan da txapelketaren historian eta B13 kategoriako mutil talde batekin hartu du parte. Bhaktapureko (Katmandu) zona zentraletik datoz, duela urte batzuk lurrikara sendoenetako batek eraginda eratu zen zonatik hain zuzen ere. Golygol izan da laguntza eman dien GKEa, baita proiektu honetarako gurekin harremanetan jarri dena.

Mugu Team (Nepal): Mugu Team edo Sunakali taldea, nepal-iparreko neskeen talde bat da. Himalaiako mendikatetik eta Rara antziratik oso hurbil bizi dira, mendien artean, oso sarbide zaileko eta gutxi garatutako zona batean. Donostira iritsi ahal izateko bidai oso luze eta neketsua egin behar izan zuten, oinez, abionetaz, hegazkinez eta autobusez Donostira iritsi arte. G14 kategorian jokatu dute, esperientzia berriaz eta Donosti Cupean parte hartzeak ekarriko dizkien berritasun guztiez gozatzeko gogo askorekin etorri ziren, bere eskualdetik irteten diren lehen aldia izango zen.

Oscar Foundation (India): Oscar Foundationek (Organización para el Cambio Social, Conciencia y Responsabilidad) heziketaren balioak irakasten die kaltetutako gazteei futbolaren bidez, bere komunitatearen garapenaren alde, batez ere, talde-lana, lidergoaren sustapena eta heziketa-laguntzaren inguruan lan eginez. 27. Edizio honetan, B16 kategoriako mutil indiar taldearekin hartu dute parte. Mutil hauek Mumbai hiriko auzo marjinaletan bizi dira eta futbolak hezkuntza-euskarria eta inoiz ez pentsatutako aukerak eskaini die.

City of Hope (Zambia): Fundazioaren laugarren gonbidatua City of Hope taldea izan da. Lusakan (Zambia) kokatutako Salesiano Ikastetxetik datozen neskeen talde bat. Zambian bizi diren neskeen heziketa, osasuna eta integrazioa bultzatzea da. “Red Deporte y Cooperación” ren helburua. Edizio honetan, G18 kategorian hartu dute parte txapelketan.
 



Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.