14
Donosti cup

Zure izen-emateak kontsultatu

Donosticupwww.donosticup.com
28 AZA.

2019 ko Donosti Masters Cup-ak bere lehen kategoria femeninoa estreinatuko du!

6. edizioak +35 urteko talde femeninoko kategoria gehituko dio bere txapelketari lehen aldiz txapelketaren historian zehar.

Urte honetan, berritasun garrantzitsuena hau izango da, eta honi esker, talde femeninoek bere protagonismoa izango dute Donosti Master Cup txapelketan. Duela aste batzuk izen-emate epea ireki genuen beteranoen 6. edizioaren txapelketan parte hartzeko eta asko izan dira gurekin harremanetan jarri direnak informazioa eskatzeko.

Donosti Cup txapelketan eratutako neskeen parte hartze goren unea aprobetxatuz, Beteranoen Nazioarteko Txapelketan parte izan nahi duten emakume guztiak animatzea gustatuko litzaiguke. Jada lehen interesatuekin egon gara harremanetan: Puma, mexikarrak eta Olinpia, madildarrak.

Gurekin harremanetan jarri diren mutilen taldeak, joan den urtean parte hartu zutenak izan dira, eta izugarrziko asteburua igaro ondoren berriro parte hartzu nahi dutela adierazi digute, gehienak frantziarrak eta espainiako taldeak dira; Atletic Sant Just, Union Sportiva Sants, Sanagus, Merignac eta Veteranos Guitart.

2019ko Donosti Masters Cup-a ekainaren 7tik 9ra ospatuko dela gogoratzen dizuegu. Bertan, 35 eta 45 urteko kategoria maskulinoak eta 35 urteko kategoria femeninoa, guztiak 7 futboleko modalitatean mantenduko dira.

Guztiei animatzen diegu gure txapelketan parte hartzera, Donostian futbolez eta ekintzez beteta asteburu zoragarri batez gozatzeko.
 



Gure Cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu nabigazio zerbitzua hobetu eta erabiltzailearen nabigazio lehentasunen arabera publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.